| 
  • If you are citizen of an European Union member nation, you may not use this service unless you are at least 16 years old.

  • You already know Dokkio is an AI-powered assistant to organize & manage your digital files & messages. Very soon, Dokkio will support Outlook as well as One Drive. Check it out today!

View
 

Askatu datuak

Page history last edited by Joxe Aranzabal 14 years, 10 months ago

Zein daturi buruz ari gara?

Orokorrean, erakunde publikoek denon diruarekin sortu eta biltzen dituzten datuez ari gara. Adibidez (baina beste asko izan daitezke):

  • Meteorologia: datu historikoak eta aurreikuspenak.
  • Informazio geografikoa: errepideak, trenbideak, kaleak, ur kanalizazioak, linea elektrikoak, lurralde mugak eta abar.
  • Toponimia: kaletegi eta toki izen ofizialak, toponimia historikoa.
  • Datu soziologikoak: zentsua eta beronek dakartzan datu guztiak, kale bakoitzean bizi den jende kopurua, langabezia, ikasketa mailak...
  • Informazio ekonomikoa: zerga bilketak, enpresen irabaziak, enpresa eta negozio datubaseak...
  • Garraio publikoa: autobus eta trenen ibilbideak, ordutegiak, geltokiak, prezioak, erabilera estatistikak...
  • Turismoa: jatetxe, hotel, landetxe,, interesguneak, museoak, bestelako zerbitzuak...
  • Hiztegiak, glosategiak eta antzeko bilketa filologikoak.
  • Liburutegi informazioa: autoreak, liburuak, diskoak, ISBNak

 

Zein daturen gainean ez gara ari?

Zehaztapen hauek ez lirateke behar, baina badaezpada ere

  • Pertsonen eta enpresen datu pribatuak
  • Aurretik jabeen eskubide itxiekin erositako datuak
  • Benetako segurtasunarekin lotutako datuak

 

Zergatik?

  • Diru publikoz ordaindutako datuak badira, denok izan beharko genuke modua berauek berdintasunean eskuratu eta erabiltzeko. Errepide, hospital, liburutegi edo parkeekin gertatzen den moduan, denok dugu erabiltzeko eskubide berdina, erakundeek gure diruarekin ordaintzen dituztenez.
  • Herritar moduan administrazioaren lana aztertzean beraiek dauzkaten datu berdinak izan nahi ditugulako. Orain oso zaila da berdintasunean kontuak eskatzea.
  • Datuetan oinarrituta enpresen lehiakortasuna handitzen delako. Hemengo enpresek informazio ona badute eta beste herrialde batekoek ez, abantaila gure enpresentzat da.
  • Nik sagar bat badut eta zuri ematen badizut, zuk sagarra duzu eta nik ez. Nik datubase bat badut, eta zuri ematen badizut, biok dugu datubasea.
  • Gaur egun administrazio desberdinek lan berdina egiten dutelako. Informazioa guztiz publikoa balitz, zailago izango litzateke hau gertatzea. Adibidez, zenbat kale zerrenda daude gure erakundeetan, eta beraien arteko desadostasunekin? 
  • Datuak duplikatzea ekiditzen duelako.

 

Zein modutan eskatzen ditugu datuok?

XXI. mendean ez du balio esateak datuok paperean inprimatu eta salgai daudela. Ez du balio esateak zentsua lau urtetik behin egiten dela, eta orduan publikatzen direla populazio datuak. Ez du balio esateak webgune batera sartu eta han irakurri dezakegula informazio hura.

 

Internet eta web aplikazioen garaian:

  • Eskaini behar dira sarrera automatizatuak informazio sistema horietara (Informatika munduan API izena dutenak).
  • Formato libreetan. Ez du balio honako edo halako softwarea erosi beharra datuak irakurri ahal izateko.
  • Datu eguneratuak behar dira. Udal batek uneoro daki zein den bere herriko populazioa. Herritarrok zergatik ez?
  • Lizentzia libreekin baimenduta, informazio hori komeni zaigun moduan erabili ahal izateko.

 

Non-commercial lizentziak eta diru irabaziak

  • Lizentzietan erabilpen komertzialak baimendu behar dira. Errepidean goazenean edo trena hartu behar dugunean, inork ez digu galdetzen zertarako edo nora goazen.
  • Enpresa batzuek dirua irabaziko dute datu hauekin. Uste dugu erabilera zuzena dela eta bultzatu behar dela. Modu berean, errepide sarearekin adibidez, enpresa askok dirua irabazten dute, beraien merkantziak hara eta hona bidaliz. Garapen ekonomikoa deitzen diote horri.
  • Gainera, gaur egun enpresa asko ari dira jadanik datu publikoekin dirua irabazten, azpijokoa eginez. Adibidez, hirigintza proiektu publiko baterako lortutako planoak, gero proiektu pribatuetan erabiltzen dira, baimenik eskatu gabe.
  • Kuota edo ordainsari bat eskatu behar bada datu sistemen erabileragatik, beti ere neurrian, ez dadin desberdintasunik sortu.

Comments (0)

You don't have permission to comment on this page.